Harry Potter eta Herioaren Erlikiak (1. zatia) 2010 -
Ikuspegi orokorra:Harry 17 urte betetzeko irrikan dago, adin horrekin heldua izango baita. Hala ere, beldur handia du aurretik dituen arrisku guztiengatik. Bitartean, Voldemortek indar handiegia du, eta badirudi Gobernua harena izango dela denbora gutxian. Mutikoa bere gauza guztiak jasotzen hasiko da, etxe horretara inoiz gehiago itzuliko ez dela jakinda. Momentu horretan, Harryk bere historiako objektuak aurkitzen ditu, esaterako, Siriusek oparitutako ispilua. Egunak joan egunak etorri, gaztea bere azken egunera iritsko da. Bere izeba eta osabaz oso estuki ez agurtu arren, Dudleyri eskerrak emango dizkio eta hutsik utziko dute etxea, Dursleyak toki segurura doaz-eta. Harry era seguru batean Fenixaren kuartelera garraiatzeko, 7 potterrak eratzen dituzte. Ron, Hermione, Fleur, Fred, George... Zuku-edabea edango dute denek Harryren itxura izateko. Azkenean, hil-jaleak ikusi eta aire-lehia hasiko dute.
Iruzkina